BERO-MAKINAK
Bero-makinak, bero-energia energia mekaniko bihurtzen duten makinak dira. Bi eratako bero-makinak daude:
Kanpoko errekuntza dutenak: Erregaia motorretik kanpo erretzen da. Adibidez: Lurrun-makinak.
Barruko errekuntza dutenak: Erregaia makinaren barruan erretzen da. Adibidez: Autoen motorrak.
Kanpoko errekuntza: Lurrun-makina
Watt-en lurrun-makina oso ezaguna egin zen: lurrunezko trenak eta itsasontziak egin ziren, baita eskulana ordezkatu zuten hamaika makina ere. Beste lanbide batzuk sortu ziren: meatzariak, mekanikariak, etab. Hori dela eta, beste gizarte-klase bat sortu zen: langileria.
Barruko errekuntza
Barruko errekuntza duten motorrak kanpokoa dutenak baino eraginkorragoak dira, beroa makinaren barruan sortzen denez gero.
Lau aldiko motorra:
Barruko errekuntzako motorren artean, lau aldikoa da erabiliena. Autoek erabiltzen dute. Motor batek energia sor dezan, erregaia eta airea
behar ditu.
Bi aldiko motorra:
Aurrekoa baino motor mota bakunagoa da, oso erabilia da motoetan, belarra mozteko makinetan, etab etan. Lau aldikoak bezala erregaia sartu, konprimitu eta lehertu egin behar du baita gasak kanporatu ere.
Diesel motorrak:
Diesel motorrek ez dute bujiarik, eta gasolio izeneko erregai bat erabiltzen dute. Airearen eta erregaiaren arteko nahastea ikaragarri konprimitzen da eta 600º C-ko tenperatura hartzen du.

HEGAN EGITEKO MOTORRAK
Leonardo da Vinci behin baino gehiagotan ahalegindu zen hegan egiteko makinak sortzen, baina ez zuen lortu. Duela 200 urte, Montgolfier anaiek lortu zuten helburu hori: lehen globo aerostatikoa sortu zuten. Aireratzea lortu zuen lehen hegazkin motorduna berriz, Wright anaiek egin zuten, 1903an. Azkenean, bete zen ametsa.
Akzio-erreakzioen printzipioa
Zuk birlaren aurka egiten duzu indar eta birlak zure aurka egiten du, aldi berean, aurkako noranzkoan. Indar horiei akzio-erreakzio indarrak deritze. Erreaktoreak akzio-erreakzioen printzipioan oinarritutako motorrak dira.
Suziria: Suziri bat tanga batean erregaia eta bestean erregarria daraman erreaktore bat da. Erregaiarekin erreakzionatuz errekuntza sorrarazten duen substantziari esaten zaio erregarria.

Hegazkinen motorrak
Hegazkinen motor mota nagusiak bi hauek dira:
Turborreaktorea, turbofana eta turbohelizea. Turbina herstaile bat dute, eta hegazkin komertzialek erabiltzen dituzte, batez ere.
Estatorreaktorea eta pultsurreaktorea. Ez dute turbinarik, eta komertzialak ez diren hegazkin esperimentalek erabiltzen dituzte, batez ere.
Turborreaktorea: Motor hauetan, airea konpresoreetako helizeek xurgatuta sartzen da. Errekuntza-ganberan, konprimituta sartzen da aireko oxigenoa eta erreakzionatu egiten du kerosenoarekin. Errekuntzaren tenperatura oso altua denez, gasak hedatu, eta atzeko atetik irteten dira, abiadura bizian: horrela, hegazkina aurrerantz bultzatzen dute. Gasek turbina bat birarazten dute irtetean, eta turbinak aurreko konpresorea birarazten du.
Turbofan: Horrelako motorrak erabiltzen dituzte hegazkin komertzial gehienek. Alde on bat du, batez ere: Turborreaktorea baino askoz ere isilagoa da. Haizagailua hodiaren barruan egoteak bi eragin ditu: batetik, haizagailuak turborreaktorea hozten du, eta bestetik, aire-fluxu handiagoa du. Hegazkinari bi bultzadek eragiten diote aurrerantz: batetik, haizagailuaren bultzadak, eta bestetik, azken haizebidetik irteten diren gasenak.
Turbopropultsatzailea: Turborreaktorearen oso antzekoa da. Baina badu alde bat: atzealdeko turbinak ez du konpresorea soilik birarazten, baizik eta aurrealdeko kanpoko helize bat ere bai. Beraz, propultsioak bi eragile ditu: atzealdetik irteten diren gasen bultzada eta helizearena.
Estatorreaktorea: Bi muturrak zabalik dituen hodi bat da. Aireko oxigenoa aurreko aldetik sartzen da, ziztu bizian, eta erregaiarekin erreakzionatzen du. Bujiaren txinpartak eragindako errekuntzan bero handia sortzen da: horren ondorioz, hedatu egiten dira gasak, eta atzealdetik ziztu-bizian irteten. Aldi berean, motorrak aurreranzko bultzada jasotzen du.
Pultsurreaktorea: Aurreko motorraren oztopo nagusia hobetzeko, balbula batzuk jartzen dira: aireari sartzen uzteko eta gero ixteko nahasteak eztanda egiten duenean. Horrela, ez zaio uzten aireari sarrerarantz atzera egiten. Beraz, taupadaka erretzen da. Motor honek mekanismo horri zor dio pultsurreaktore izena.