BIOMAK
Ezaugarri berberak dituzten eta eskualde zabal bat hartzen duten lehorreko ekosistemen multzoa da.
BASO HOSTOERORKORRA
BIOTOPOA. Urteko batez besteko tenperatura 8-14 ºC koa da. Negu hotzak eta uda epelak, eta prezipitazio ugariak, urte osoan zehar.
BIOZENOSIA. Neguko hotzera egokitutako zuhaitz hostoerorkorrak dira nagusi; adibidez, haritza eta pagoa. Fauna aberatseko bioma izanik, aipatzekoak dira urtaro hotzean hibernatu edo emigratu egiten duten espezieak; hartz arrea eta karraskari ugari, besteak beste.
BASAMORTUA
BIOTOPOA. Urteko batez besteko tenperatura 20-30 ºC koa da. Oszilazio txikiak urtean zehar, baina oso handiak gauaren eta egunaren artean. Oso prezipitazio gutxi eta irregularrak.
BIOZENOSIA. Oso biomasa txikia da. Landareak oso ur gutxirekin bizitzera moldatu dira. Adibidez, kaktusak, arantza itxurako hostoak ditu eta zurtoin lodia, ura gordetzeko. Animalia gehienak gautarrak dira, tenperatura beroenak saihesteko. Kolore argiko animaliak dira nagusi, argia islatzeko eta inguruan ezkutatzeko.
TUNDRA
BIOTOPOA. Urteko batez besteko tenperatura 0 ºC tik beherakoa da. Prezipitazioak oso urriak badira ere, tenperatura baxuek lurrunketa eragozten dute. Landareek uda labur- laburrean, elurrik ez dagoenean, xurgatzen dute bizitzeko behar duten ura.
BIOZENOSIA. Likenak eta altuera txikiko landareak dira nagusi; goroldioa, adibidez. Intsektu ugari daude, eta haien arrautzek edo larbek egoera sorrean irauten dute hurrengo urtera arte. Animalia batzuek emigratuz edo hibernatuz egiten diote aurre neguari; elur- oreinek edo lemmingek, esaterako.
SABANA
BIOTOPOA. Urteko batez besteko tenperatura 25 ºC koa da. Oszilazio txikiekin urtean zehar, prezipitazio ugariak urtaro hezean, baina urriak urtaro lehorrean.
BIOZENOSIA. Landare belarkarek osatutako larre zabalak dira nagusi, eta hanhamanka zuhaixka eta zuhaitz batzuk ageri dira; akazia eta baobada, adibidez. Animalien artean, belarjaleak (antilopea eta zebra), harrapari handiak (lehoia eta gepardoa) eta espezie sarraskijaleak (hiena eta saia) dira aipatzekoak.
OIHAN TROPIKALA
BIOTOPOA. Urteko batez besteko tenperatura 24-27 ºC koa da, oso oszilazio txikiekin. Prezipitazio ugariak eta urte osoan zehar banatuak.
BIOZENOSIA. Bioma honen biodibertsitatea eta biomasa planetako aberatsenetakoak dira. Espezie ugaritako zuhaitz handiak daude, eta oihan eta baso sarriak eratzen dituzte.